XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

14. D: 5'; A: 90 p /m.

Hori da.

Bihar, hamabietan izango da bilkura handi hori.

Kantonamendu guztietako jendea etorriko da.

Laku osoa txalupaz beteta ikusiko duzu, eta jende guztia zuri oihuka.

Ez da sekula horrelako gauzarik ikusi.

Biharkoa betirako gogoratuko da.

Nazioa libre da eta jendeak badaki zenbat zor zaizun, zenbat sufritu duzun.

Zu ikustea nahi dute, zu besarkatzea.

Zurekin egon nahi dute, zure aurpegia ikusi, sekula ez ahazteko eta beren semeei kontatzeko.

15. Aurreko textua bi aldiz kopia ezazu.

16. D: 4'; A: 90 p /m.

Berandu arte irakurtzen geratuko zen.

Gauzez enteratuta egotea gustatzen zaio.

Bizitzea gustatzen zaio horri asko; horregatik ez du lorik egiten.

Gure semeak ederki eskertzen digu guk berari emandako bizitza.

Hedwig, ez dakizu zuk asko!.

Badira bestelako semeak ere.

Gorrotoz begiratzen diete gurasoei, mundu honetara ekarri dituztelako.

Nik ez nuen nahi.

17. Aurreko textua bi aldiz kopia ezazu.

18. D: 5'; A: 90 p m.

Bai.

Egunen batean gu biok aurrez aurre aurkituko gara, sarjento jauna.

Egun horretan... zu ez zara zerbitzuan egongo....

Paisanoz jantzita ibiliko zara kalean... eta gaurko zure lagun hauek urruti egongo dira... beste sarjento batekin edo beren etxeetan... atsedenalditxo bat hartzen, zuek lan asko duzue eta.

Egun libreetan emaztearekin eta haurrekin egoten da, ez da?.

Baratza zaintzen da....

Pipakada bat erretzen da....

Egunkaria irakurtzen da...

Bai, zu bakarrik.

19. Aurreko textua bi aldiz kopia ezazu.